Alfabetoa eta jolasak I

Alfabetoa eta jolasak I

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.

ALFABETOA ETA JOLASAK I:

  • Alfabetoak (larriz eta xehez)

  • Alfabetoaren horma-irudiak

  • Hizkien zopa

  • Gurutzegramak

  • Taulak

Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.