Entzun eta irakurri
Ikasmaterial hau Premia Berezietako ikasleei zuzenduko diegu.
Hezkuntza Bereziaren arloan materiala topatzeko arazoak izaten ditugu, eta are gehiago teknologia berriak erabiltzen baditugu.
Dena den, horrek ez du esan nahi materiala ikasle horiek bakarrik erabiltzeko sortu dugunik.
Landuko ditugun fonemak honela banatzen dira:
-
Zuzenak: /B/, /K/, /M/, /N/, /P/, /T/, /X/, /D/, /F/, /G/, /L/, /Z/,/ J/, /R/, /S/ eta /RR/
-
Alderantzikoak: /-L/, /-S/, /-N/, /-Z/ eta /-R/
-
Taldeak: /TX/, /TX/, /TS/, /i+L/, /i+N/, bokalen elkarketa, konts+L eta konts+R
Material honen helburu zehatzak:
-
Artikulazio arazoak berreztea.
-
Haur Hezkuntzan, lexikoa eskuratzea eta artikulazioa lantzea.
-
Lehen hezkuntzan, irakurtzeko eta idazteko prozesuan laguntzea.
-
Egoera Komunikatiboa erraztea.