Kategoriak eta ezaugarriak
Ikasmaterialen xedea garapen kognitiboa lantzea da. Horretarako, hainbat aditasun-, oroimen-, parekatze-, sailkapen- eta ordenatze-ariketak proposatzen ditugu.
CD 3. Kategoriak eta ezaugarriak.
-
Ezaugarrien arabera, edo familia semantikoaren arabera, irudiak sailkatu behar ditu umeak.
Metodologia:
-
Interaktiboa da.
-
Ariketak modu errazean, eta bakarka, edo taldeka egin daitezke.
-
Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko ikasmateriala izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten umeekin erabiltzeko ere aproposa iruditzen zaigu.