Loto fonetikoak eta jolasak III
Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.
LOTO FONETIKOAK ETA JOLASAK III:
-
Loto fonetikoak
-
Sailkatu irudiak silabikoki
-
Sailkatu irudiak soinuaren arabera
-
Bilatu hitz berbera
-
Bilatu hitzari falta zaion silaba
-
Bilatu hitzari falta zaion letra
Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:
-
Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.
-
Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.
-
Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.
-
Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.
-
Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.