Puzzleak eta jolasak II

Puzzleak eta jolasak II

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.

PUZZLEAK ETA JOLASAK II:

  • Puzzleak. Kontzientzia silabikoa

  • Kartak. Irakurketa globala

  • Dominoa. Irakurketa globala

  • Bingoa. Kontzientzia fonologikoa

Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.