Silabekin jolastu
Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede.
Ahozko hizkuntzaren elementu guztiak (esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak) ezagutzeko eta konbinatzeko trebetasuna duzula esan nahi du kontzientzia fonologiko ona izateak.
Ikasmateriala bilduma moduan aurkezten da:
-
HITZEKIN JOLASTU : hitzak.
-
SILABEKIN JOLASTU: silabak.
-
FONEMEKIN JOLASTU: letrak eta hotsak.
Liburu bakoitzak hainbat jarduera, marrazki motibagarri eta erakargarri ditu.
Ikasmaterialaren helburu zehatzak:
-
Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.
-
Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.
-
Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta saihestea, akuilatzea eta berreztea.
-
Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditzea.
-
Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea, gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.