Soinuak bereizi!
Ikasmaterial hau Beharrezko Premia Bereziko ikasleei zuzendutako bilduma baten zatia da.
Hezkuntza Premia Bereziaren arloan materiala aurkitzeko arazoak izaten ditugu, eta are gehiago teknologia berriak erabili nahi baditugu. Horregatik, gure haurrekin ere, era erakargarri horretan erabili ahal izateko, guk prestatzea erabaki dugu.
Dena den, horrek ez du esan nahi bakarrik Hezkuntza Premia Bereziko irakasleek erabiltzeko sortu dugunik.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan ere bai.
Helburuak:
-
Kontzientzia fonologikoa lantzea.
-
Haurrek hitzen alderdi formalak eta hitzak osatzen dituzten elementuak hausnartzea.
-
Hitzen osagai formalak identifikatzea.
-
Gero eta lexiko zabalagoa erabiltzea.