Hezkidetza-Lanbideak 2

Gaur egun, gelan “LANBIDEAK” edukia lantzen dugunean, oraindik ezusteko asko izaten ditugu, ikasleek lanbide zehatz batzuk generoarekin erlazionatzen dituzte eta: emakume bat epailea; pilotua, edo zirujaua dela ikustean ezin dute sinetsi, eta askotan, zer esan ez dakitela geratzen dira. Are gehiago, emakume uniformeduna ikustean kasu askotan mozorrotuta dagoela besterik ez dute pentsatzen. Horregatik, abenduaren 22ko 237/2015 Dekretuan biltzen diren Haur Hezkuntzako helburuetan oinarriturik, sortuko diren joku eta ariketetako protagonista nagusia emakumea izan dadila nahi dugu.