Sintesi silabikoa

Kontzientzia silabikoa lantzeko liburua.

Material hau Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, eta bereziki, hezkuntza-premia bereziak dituzten edo irakurtzen ikasteko zailtasunak dituzten ikasle guztiei.

Helburuak: Hitzak silabaka segmentatzea. Hasierako, amaierako eta tarteko silabak identifikatzea. Silabak manipulatzea gehitzeko, kentzeko edo elkartzeko. Pentsamendu bisualeko estrategiak aplikatzea, modu inklusiboan lan egiteko Kontzientzia fonologikoa lantzea. Hitzen osagai formalak identifikatzea. Gero eta lexiko zabalagoa erabiltzea. Irakurketa-errendimendua hobetzea .