Argitalpenak

Erosteko egin klik hemen

Sintesi silabikoa

Hezkidetza /Lanbideak: Kontsonanten ihesa

Irakurketa globala.
Hezkidetza / Coeducación.

Hezkidetza /Lanbideak: Bokalen ihesa

Irakurketa globala.
Hezkidetza / Coeducación.

Hezkidetza /Lanbideak: Bingoa

Irakurketa globala.
Hezkidetza / Coeducación.

Jolasa.

Hezkidetza /Lanbideak: Dominoa

Irakurketa globala.
Hezkidetza / Coeducación.

Jolasa.

Hezkidetza /Lanbideak: Aurkitu hitz zuzena

Irakurketa globala.
Hezkidetza.

Jolasa.

Hezkidetza /Lanbideak: Irakurri, lotu eta kopiatu

Irakurketa globala.
Hezkidetza.

Jolasa.

Hezkidetza /Lanbideak: Familia-Kartak

Irakurketa globala.
Hezkidetza.

Jolasa.

Hezkidetza/Lanbideak:Oroimen-jolasa

Irakurketa globala.
Hezkidetza.

Jolasa

Hezkidetza/Lanbideak:Erantzun

Irakurketa globala.
Hezkidetza. Galderak erantzun

Irakurri eta idatzi

Material hau irakurketaren eta idazketaren hastapenetan laguntzeko pentsatuta dago. Letrak eskuratzeko hainbat jarduera proposatzen ditugu: • Entzumen-, ikusmen- eta grafia-diskriminazioa • Gidatutako garapen grafikoa

Hezkidetza-Lanbideak 2

Gaur egun, gelan “LANBIDEAK” edukia lantzen dugunean, oraindik ezusteko asko izaten ditugu, ikasleek lanbide zehatz batzuk generoarekin erlazionatzen dituzte eta: emakume bat epailea; pilotua, edo zirujaua dela ikustean ezin dute sinetsi, eta askotan, zer esan ez dakitela geratzen dira. Are gehiago, emakume uniformeduna ikustean kasu askotan mozorrotuta dagoela besterik ez dute pentsatzen. Horregatik, abenduaren 22ko 237/2015 Dekretuan biltzen diren Haur Hezkuntzako helburuetan oinarriturik, sortuko diren joku eta ariketetako protagonista nagusia emakumea izan dadila nahi dugu.

Hezkidetza-Lanbideak 1

Pikto-argazkiak

Argazkietan oinarritutako hiztegia da.
Pikto-argazkiak komunikatzeko arazo larriak dituzten pertsonentzat sortuta dago.
Komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak (KSHA).

Pikto-argazkiak

Alfabetoa eta jolasak I

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.

ALFABETOA ETA JOLASAK I:

  • Alfabetoak (larriz eta xehez)

  • Alfabetoaren horma-irudiak

  • Hizkien zopa

  • Gurutzegramak

  • Taulak

Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.

Puzzleak eta jolasak II

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.

PUZZLEAK ETA JOLASAK II:

  • Puzzleak. Kontzientzia silabikoa

  • Kartak. Irakurketa globala

  • Dominoa. Irakurketa globala

  • Bingoa. Kontzientzia fonologikoa

Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.

Loto fonetikoak eta jolasak III

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede. Umearentzat eginkizun gaitza da edozein hizkuntzaren fonologiaz jabetzea, eta, aldi berean, garrantzi handikoa idazteko eta irakurtzeko.
Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure ikasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten zaie erakargarriagoa izateko.

LOTO FONETIKOAK ETA JOLASAK III:

  • Loto fonetikoak

  • Sailkatu irudiak silabikoki

  • Sailkatu irudiak soinuaren arabera

  • Bilatu hitz berbera

  • Bilatu hitzari falta zaion silaba

  • Bilatu hitzari falta zaion letra

Ikasmaterialaren helburu espezifikoak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.

Arreta eta oroimena

Ikasmaterialen xedea garapen kognitiboa lantzea da. Horretarako, hainbat aditasun-, oroimen-, parekatze-, sailkapen- eta ordenatze-ariketak proposatzen ditugu.

CD 1. Arreta eta oroimena:

  • Irudien ordena oroitu behar du umeak.

  • Irudi multzo baten artean, irudi berdina topatu behar du umeak.

Metodologia:

  • Interaktiboa da.

  • Ariketak modu errazean, eta bakarka, edo taldeka egin daitezke.

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko ikasmateriala izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten umeekin erabiltzeko ere aproposa iruditzen zaigu.

Serieak eta elkartzeak

Ikasmaterialen xedea garapen kognitiboa lantzea da. Horretarako, hainbat aditasun-, oroimen-, parekatze-, sailkapen- eta ordenatze-ariketak proposatzen ditugu.

CD 2. Serieak eta elkartzeak.

  • Ordena logikoari jarraitzeko, dagokion irudia aukeratu behar du umeak.

  • Logika jakin batekin irudiak erlazionatu behar ditu umeak.

Metodologia:

  • Interaktiboa da.

  • Ariketak modu errazean, eta bakarka, edo taldeka egin daitezke.

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko ikasmateriala izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten umeekin erabiltzeko ere aproposa iruditzen zaigu.

Kategoriak eta ezaugarriak

Ikasmaterialen xedea garapen kognitiboa lantzea da. Horretarako, hainbat aditasun-, oroimen-, parekatze-, sailkapen- eta ordenatze-ariketak proposatzen ditugu.

CD 3. Kategoriak eta ezaugarriak.

  • Ezaugarrien arabera, edo familia semantikoaren arabera, irudiak sailkatu behar ditu umeak.

Metodologia:

  • Interaktiboa da.

  • Ariketak modu errazean, eta bakarka, edo taldeka egin daitezke.

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko ikasmateriala izateaz gain, hezkuntza-premia bereziak dituzten umeekin erabiltzeko ere aproposa iruditzen zaigu.

Loto fonetikoak

Ahozko hizkuntza estimulatzeko jolasa erabili nahi dugu.

Loto fonetikoak jolasa baliagarria da lengoaiaren aspektu guztiak lantzeko: fonetiko-fonologikoa, morfosintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa.

Liburuan landuko ditugun fonemak honela banatzen dira:

  • /B/, /TX/, /TZ/, /TS/, /K/, /M/, /N/, /P/, /T/ eta /X/,

  • /D/, /F/, /G/, /L/, /Z/, / J/, /R/ eta /S/

  • /-L/, /-N/, /i+L/, /i+N/, bokalen elkarketa, /-S/, /-Z/, /RR/, /-R/, konts.+L, eta konts.+R

Berba eragiteko ipuinak

Ipuinak lantzen dituzten bitartean, haurrek helburu hauek lortu ahal izango dituzte:

  • Ahoko eta aurpegiko motrizitatea garatzea.

  • Entzumen-estimulazioa eta soinuen bereizketa lantzea.

  • Mintzamen-erritmoa garatzea.

  • Arnastea eta putz egitea.

  • Onomatopeiak bereiztea.

  • Soinuak eta ekintzak imitatzea.

  • Arreta eta ulermen-maila handitzea.

Eta batez ere haurren hizkuntzako fonologia-sistema estimulatzea eta garatzea, jolas-jarduera eta egoera komunikatibo motibagarriak erabiliz.

Entzun eta irakurri

Ikasmaterial hau Premia Berezietako ikasleei zuzenduko diegu.

Hezkuntza Bereziaren arloan materiala topatzeko arazoak izaten ditugu, eta are gehiago teknologia berriak erabiltzen baditugu.

Dena den, horrek ez du esan nahi materiala ikasle horiek bakarrik erabiltzeko sortu dugunik.

Landuko ditugun fonemak honela banatzen dira:

  • Zuzenak: /B/, /K/, /M/, /N/, /P/, /T/, /X/, /D/, /F/, /G/, /L/, /Z/,/ J/, /R/, /S/ eta /RR/

  • Alderantzikoak: /-L/, /-S/, /-N/, /-Z/ eta /-R/

  • Taldeak: /TX/, /TX/, /TS/, /i+L/, /i+N/, bokalen elkarketa, konts+L eta konts+R

Material honen helburu zehatzak:

  • Artikulazio arazoak berreztea.

  • Haur Hezkuntzan, lexikoa eskuratzea eta artikulazioa lantzea.

  • Lehen hezkuntzan, irakurtzeko eta idazteko prozesuan laguntzea.

  • Egoera Komunikatiboa erraztea.

Hitzekin jolastu

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede.

Ahozko hizkuntzaren elementu guztiak (esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak) ezagutzeko eta konbinatzeko trebetasuna duzula esan nahi du kontzientzia fonologiko ona izateak.

Hainbat ikerketak frogatzen duten bezala, abilezia hori lantzea ezinbestekoa da idazten eta irakurtzen ikasteko.

Hori dela eta, bai Haur Hezkuntzan (2. zikloan) bai Lehen Hezkuntzan (1.go zikloan) kontzientzia bera lantzea oinarri ona da.

Silabekin jolastu

Proiektu honek kontzientzia fonologikoa lantzea du xede.

Ahozko hizkuntzaren elementu guztiak (esaldiak, hitzak, silabak eta fonemak) ezagutzeko eta konbinatzeko trebetasuna duzula esan nahi du kontzientzia fonologiko ona izateak.

Ikasmateriala bilduma moduan aurkezten da:

  • HITZEKIN JOLASTU : hitzak.

  • SILABEKIN JOLASTU: silabak.

  • FONEMEKIN JOLASTU: letrak eta hotsak.

Liburu bakoitzak hainbat jarduera, marrazki motibagarri eta erakargarri ditu.

Ikasmaterialaren helburu zehatzak:

  • Ahozko hizkuntza estimulatzea eta euskararen soinu guztiak bereiztea.

  • Soinuen katea bereiztea, gogoratzea, eta aukeratzea.

  • Entzumen-perzepzioa, ikusmen-perzepzioa eta arreta saihestea, akuilatzea eta berreztea.

  • Artikulazio-arazoak berreztea eta ekiditzea.

  • Idazketa eta irakurketa-prozesuan laguntzea, gizakiek dituzten bideetako bi (entzumena eta ikusmena) erabiltzen.

Fonemekin jolastu

Silabak

Materialarekin, hain zuzen ere, kontzientzia silabikoa landuko da hitzetik hasita. Horretarako, animalia batek hitz bat esango dio umeari lamina bakoitzean botoi honetan ? klik egitean. Elea entzun ostean 4 silaban artean hitz horren silaba aurkitu behar du. Silaba egokia aukeratzen badu umeak, txaloak entzungo ditu eta bai elearen irudia, bai berba idatzia larriz eta xehez ikusiko ditu.

Silabak zuzenak eta alderantzizkoak daude, bost multzotan:

Armiarma, Eulia, Inurria, Oilarra, Usoa.

Ikasmaterialaren helburu zehatzak:

  • Kontzientzia silabikoa trebatzea.

  • Entzumen- eta ikusmen-perzepzioa, diskriminazioa eta arreta lantzea.

  • Dislalia fone>koak eta fonologikoak ekiditea.

  • Idazketa- eta irakurketa-prozesuan laguntzea.

Soinuak bereizi!

Ikasmaterial hau Beharrezko Premia Bereziko ikasleei zuzendutako bilduma baten zatia da.

Hezkuntza Premia Bereziaren arloan materiala aurkitzeko arazoak izaten ditugu, eta are gehiago teknologia berriak erabili nahi baditugu. Horregatik, gure haurrekin ere, era erakargarri horretan erabili ahal izateko, guk prestatzea erabaki dugu.

Dena den, horrek ez du esan nahi bakarrik Hezkuntza Premia Bereziko irakasleek erabiltzeko sortu dugunik.

Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan ere bai.

Helburuak:

  • Kontzientzia fonologikoa lantzea.

  • Haurrek hitzen alderdi formalak eta hitzak osatzen dituzten elementuak hausnartzea.

  • Hitzen osagai formalak identifikatzea.

  • Gero eta lexiko zabalagoa erabiltzea.

Bokalen ihesa

Curriculum-material hau irakurtzeko eta idazteko prozesuan lagungarria izango da gure kasleentzat, bai Haur Hezkuntzan, bai Hezkuntza Premia Berezian eta jolas moduan aurkezten diegu erakargarriagoa izateko.

Material honen helburu zehatzak:

  • Bokal-fonemak beren grafemekin lotzea.

  • Hitzaren elementu formalak identifikatzea.

  • Ulermena handitzea.

  • Gero eta lexiko zabalagoa erabiltzea.

  • Lehen Hezkuntzan, irakurtzeko eta idazteko prozesuan laguntzea.

Irakurketa Globala I

Irakurketa globala TEA (Espektro Autistaren Nahasmendua) edo Down Sindromea duten ikasleek irakurketara hurbiltzeko modu egokiena da; baina ikasketa-erritmo motelagoa duen edo ezohiko ikasketa behar duen edozein ikaslerentzat ere erabil daiteke.
Ikasketa modu honek hitz bat eta irudi bat lotzen laguntzen die. Hori dela eta, irakurketa adierazgarria da, hau da, irakurketak hasieratik dauka zentzua.

TEA duten pertsonek beren pentsamendua iruditan egituratzen dute eta irakurketa-metodo honek bere hizkuntza egituratzen laguntzen die.
Metodo honen bidez ikasleek arretaren eta memoriaren oinarrizko gaitasunak garatzen dituzte (diskriminazioa, asoziazioa eta sailkapena).

Jokoaren bidez, irakurketa globala lantzen dugu, hau da, idatziaren ulermena eta adierazmena modu globalean. Irakurketa lantzeko bide fonologikoa erabiliz denbora gehiago behar duten ikasleentzat edo zailtasunak dituztenentzat, lexiko bidea da egokiena.

Irakurketa globala II

Irakurketa globala TEA (Espektro Autistaren Nahasmendua) edo Down Sindromea duten ikasleek irakurketara hurbiltzeko modu egokiena da; baina ikasketa-erritmo motelagoa duen edo ezohiko ikasketa behar duen edozein ikaslerentzat ere erabil daiteke.

Ikasketa modu honek hitz bat eta irudi bat lotzen laguntzen die. Hori dela eta, irakurketaadierazgarria da, hau da, irakurketak hasieratik dauka zentzua.

TEA duten pertsonek beren pentsamendua iruditan egituratzen dute eta irakurketa-metodo honek bere hizkuntza egituratzen laguntzen die.

Metodo honen bidez ikasleek arretaren eta memoriaren oinarrizko gaitasunak garatzen dituzte (diskriminazioa, asoziazioa eta sailkapena).

Jokoaren bidez, irakurketa globala lantzen dugu, hau da, idatziaren ulermena eta adierazmena modu globalean.Irakurketa lantzeko bide fonologikoa erabiliz denbora gehiago behar duten ikasleentzat edo zailtasunak dituztenentzat, lexiko bidea da egokiena.

Erosteko egin klik hemen